Team Academy Euskadi

Inspiring  business

Enpresei zerbitzuak Enpresa coachinga
Enpresa Coachinga

Berrikuntza-politikek gero eta lotura handiagoa dute jarduera ekintzailea sustatzeko programekin.

Berrikuntza-politikek gero eta lotura handiagoa dute jarduera ekintzailea sustatzeko programekin.

Europak gobernantza publiko konplexua eta maila askotakoa duela kontuan hartuta, asko dira ekintzaileei laguntzen dieten eragileak.

Team Academy Euskadiren lehentasunetako bat lurralde bateko "ekosistema ekintzailean" lan egiten duten eragile guztien arteko sare bat sortzea da, eta eragile horiekin guztiekin lankidetzan aritzeko modu berriak eratzea.

Horregatik, atea ireki diegu Team Academy Euskadiren programetan parte hartzen duen pertsona bat txertatu nahi duten instituzio eta erakunde guztiei, beren enpresetan proiektu berritzaile bat gara dezan.

Horrelako lankidetzez gain, beste hainbat modutan ere lan egin dugu beste erakunde batzuekin, eta etorkizunean ere lankidetzarako modu gehiago garatzea espero dugu. Hona lankidetza horien zenbait adibide:

  • Espiritu ekintzailea sustatzeko lantegiak hainbat udaletako Tokiko Garapen Agentzietan (Getxon Getxolanekin, Enkarterrietan Enkarterrirekin)
  • Ekintzaileei zuzendutako prestakuntzarako eta ekintzarako lantegiak, negozio-ideiak sortzeko, garatzeko eta lankidetzaren bidez abiarazteko (Katalunian eta Balearretan Cedricatekin, Getxon Getxolanekin edo Txorierrin Manahmanarekin).
  • Enpresak sortzeko berariazko programak diseinatzea eta garatzea enpresa eta erakundeekin (Getxoko Udalarekin eta Emaus enpresa sozialarekin garatutako programa).
  • I+G motako proiektu europarrak diseinatzea eta eskualdeen arteko lankidetza garatzea, jarduera ekintzaileak eta laguntza-azpiegiturak sustatzeko, besteak beste:

 

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Contacta con Nosotros

Required *

  Refresh Captcha  
 
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
© Team Academy en Euskadi - Tecnalia