Tecnaliak jarrera proaktiboa hartzen du Teknologian Oinarritutako Enpresa Berrien (OTEB) sorreran. Une honetan, Tecnaliak 29 enpresatan hartzen du parte, eta enpresa horietan ehun pertsonak baino gehiagok egiten dute lan. Proiektu horien hasierako xedea produktuak, zerbitzuak, erakusleak edota jabetza industrialeko aktiboak lortzea da. Jarduera horiek sustatzeko, Tecnaliak alderdi asko lantzen ditu: unitate eta dibisioetako ikerketa-emaitzen etengabeko zaintza, teknologoak prestatzea argitalpenen bidez ustia daitezkeen jabetza intelektualeko eta industrialeko aktiboen sorreraren inguruan, patenteak eta enpresen sorrera. Horrek guztiak emaitzak eman ditzan, funtsezkoa da enpresako zientzialarien eta teknologoen espiritu ekintzailea sustatzea, bezeroekin negozio berriak sortzeko gai izan daitezen, barnean nahiz kanpoan. Xede horretarako, Tecnaliak Team Academy Euskadiren programak erabiltzen ditu.
Helburu nagusia etorkizuneko lider ekintzaileak prestatzea da, honako elementu hauen arteko orekaren eta integrazioaren bidez: prestakuntza akademikoa, ikertzaile eta teknologoen garapen eta ezaguera teknikoa eta zientifikoa, eta ezaguera horien garapena enpresa-inguru batean.

|
Required * |